
224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5883
IRAGARKIA, "Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean segurtasun eta kontrol–sistemak eskuratu eta instalatzea" xedetzat duen hornidura–kontratu administratiboa esleitu dela jakitera ematen duena (KM /2006/080 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: KM /2006/080.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu–mota: hornidurak.
b) Helburua: Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean segurtasun– eta kontrol–sistemak eskuratzea eta instalatzea.
c) Loteak:
1. lotea: Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean telebista–zirkuitu itxiko sistema bat eskuratzea eta instalatzea.
2. lotea: Bilboko Bizkaia Plaza eraikinean sarbide–kontrolerako sistema bat eskuratzea eta instalatzea.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2006ko ekainaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 109. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: laurogeita hamasei mila bostehun eta hirurogeita hamabost (96.575) euro, 2 lotetan banatuta.
1 lotea: berrogeita hamabi mila seiehun eta hogeita bost (52.625) euro.
2 lotea: berrogeita hiru mila bederatziehun eta berrogeita hamar (43.950) euro.
5.– Esleipena:
a) Eguna: 2006ko irailaren 21a.
1 lotea:
b) Kontratista: Telesonic, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamalau mila laurehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta bederatzi zentimo (34.477,09).
2 lotea:
b) Kontratista: Telesonic, S.A.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hamar mila bederatziehun eta berrogeita bost euro eta hogeita hamalau zentimo (30.945,34).
Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 22a.
Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,
CARMELO ARCELUS MUGICA.
RSS