
224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5882
EDIKTUA, diru–zenbatekoa erreklamatzeari buruzko 775/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria–Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 775/06 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Datavi, SA.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Ricardo Patillas Mateos eta Paquetrans Vitoria, S.L.
Gaia: diru–zenbatekoa erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Datavi, S.A.ren aurka, Ricardo Patillas Mateok aurkeztutako aurkapen–demanda onartzen dudanez gero, baltzu horren erreklamazioa, zehazki, 860/05 ohartarazpen–prozeduratik datorrena ezetsi egiten dut. Eta Datavi, S.A.ri 862, 82 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut Paquetrans Vitoria, S.L.
Kostuak Datavi, S.A.ri ezartzen zaizkio.
Paquetrans Vitoria, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka demandatu auzi–iheslariak apelazio–errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS