
224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Irungo Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
5880
EDIKTUA, titulu judiziala betearazteko 221/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).
Judizioa: 221/06 titulu judizial bat betearaztekoa.
Alderdi demandatzailea: Pavimentos Arrondo, S.A.
Alderdi demandatua: Gregorio Ramajo Morcillo.
Gaia: diru–zenbatekoa erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpenak eman dira eta honela diote hitzez hitz:
PROBIDENTZIA
Epaia ematen duen epailea: Patricia Bezos Torices.
Lekua: Irun (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta seiko irailaren hamalaua.
Enriquez Ordoñez prokuradoreak aurkeztutako aurreko idazkia batu bekie dagozkion autoei.
Eskatutakoarekin eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 611. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, exekuzio honetan erreklamatutako zenbatekoak estaltzeko aski izateari dagokionez, Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegi honetan bideratutako 927/01 prozeduran bahitutako ondasunen derrigorrezko gauzatzean izan litekeen soberakoa bahitutzat jotzen da.
Bidal bekio exhortoa aipatu organo judizialari; beharrekoa bada, soberakoa epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan sar dezan.
Jakinaraz bekio ebazpen hau lehen adierazitako demandatuari.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan berraztertze–errekurtsoa jarriz. Hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez zein arau–hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).
Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.
ORDENAZIOKO EGINBIDEA
Eginbidea agintzen duen idazkari judiziala: Nuria Lusa Sobron.
Lekua: Irun (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta seiko urriaren hamaika.
1.– Enriquez Ordoñez prokuradorearen aurreko idazkia batu bekie dagokien autoei.
2.– Aipatu idazkia eta aurkeztutako agiriak bidal bekizkio Gregorio Ramajo Morcillo parte exekutatuari, hamar eguneko epearen barruan egoki deritzana erantzun dezan.
3.– Parte horri ohartarazi bekio eze, parte exekutatzaileak aurkeztutako interesen kitapenarekin ados dela ulertuko dela, baldin helarazpena egin barik epea igarotzen bazaio, hartzaileak aurkeztutako kitapenarekiko desadostasun puntuei erantzuten ez badie, eta desadostasunaren izaria eta arrazoiak azaltzen ez baditu.
Aurreko kasua edozein delarik ere, exekutatzailearen zerrenda onartuko da eta diruzko kondenetarako ezarritako eran gauzatuko da.
Epaileari eginbide honen berri eman zaio.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan idazkia aurkeztuz; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan aurkeztu beharko da idazkia, inpugnatzailearen ustez egin den arau–haustea adieraziz; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).
Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
ORDENAZIOKO EGINBIDEA
Eginbidea agintzen duen idazkari judiziala: Nuria Lusa Sobron.
Lekua: Irun (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta seiko urriaren hamaseia.
1.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen (PZLb) 244. artikuluan xedatutakoaren arabera, kostuen tasazio horren berri helaraz bekie alderdiei, hamar eguneko epean, eta ohartarazi, halaber, ez dagoela partida gehiago sartzerik edo gehitzerik. Dagokionari eta dagokion eran erreklamatzeko eskubidea dute interesdunek.
2.– Adierazi den epean inpugna daiteke burututako tasazioa.
2.1.– Bidezkoak ez diren partidak, eskubideak edo gastuak sartu direla–eta, edo muga–zergarik ez duten ordainsariak —abokatu, peritu edo profesionalenak— direla–eta ere inpugna dezake alde kondenatuak tasazioa, ordainsarion zenbatekoa gehiegizkoa dela alegatuz (PZLbko 245.2 artikulua).
2.2.– Onura jaso duen aldeak ere inpugna dezake tasazioa, bere ustez egokiro justifikatutako eta erreklamatutako gastuak sartu ez direlako. Erreklamatzeko arrazoi legetxe erabil dezake, halaber, bere abokatuaren, edo peritu, profesional edo funtzionarioaren ordainsari guztiak —muga zergarik ez dutenak— sartu ez izana; edo bere prokuradorearen eskubideak era zuzenean sartu ez izana (PZLbko 245.3 artikulua).
2.3.– Nolanahi ere, desadostasunaren gai diren kontuak edo minutak eta partida zehatzak adierazi beharko dira inpugnazio idazkian, eta desadostasunerako egon diren arrazoiak. Bestela, inpugnazioa izapidetzea ez da onartuko (PZLb, 245.4 artikulua).
Epaileari eginbide honen berri eman zaio.
Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan idazkia aurkeztuz; hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hara zenbatutako bost egun balioduneko epearen barruan aurkeztu beharko da idazkia, inpugnatzailearen ustez egin den arau–haustea adieraziz; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 224. eta 452. artikuluak).
Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.
KOSTUEN TASAZIOA
Nuria Lusa Sobron idazkari judizialak burutzen du, 221/06 titulu judizial bat betearazteko judizioan, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 243. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ana Aztiria letratuaren ordainsariak.
Minuta guztira (BEZ barne)	784,16 euro.
Adela Enriquez Ordoñez prokuradorearen eskubideak.
Gehikinak:
Jabetza Erregistroko fakturak
7.ena eta hurr. 	21,52 euro.
Ogasuna 	48,50 euro.
Eskubideak:
Arantzeleko 26.2.a gaia 	264,44 euro.
Arantzeleko 26.2.b gaia 	32,22 euro.
Arantzeleko 5.1 gaia 	22,29 euro.
Arantzeleko 5.4 gaia 	22,29 euro.
Eskubideak
guztira...441,24 + % 16ko BEZ 70,60 = 511,84 euro.
Gehikinak eta eskubideak guztira:	581,86 euro.
Kostuen tasazio honek 1.366,02 euroko zenbatekoa egiten du, Pavimentos Arrondo, S.A.ren alde eta Gregorio Ramajo Morcilloren kargura.
Beherago zehaztutako partidak baztertu edo gutxitu egin dira, adierazitako zioak direla–eta:
1.– Faxa, posta, papera, telefonoa, etab.…: PZko 243. artikuluarekin bat etorriaz, behin eta berriro agertzen den jurisprudentziaren arabera, 1990–02–26ko KAE eta 1998–06–09ko AGE.
2.– Kopiak, arantzeleko 85. gaia: PZko 243. artikuluarekin bat etorriaz, behin eta berriro agertzen den jurisprudentziaren arabera, 1996–03–20ko eta 1993–03–30eko AGEk.
3.– Arantzeleko 83. gaia: PZko 243. artikuluarekin bat eta PZko 149., 167. eta 172. artikuluekin bat Epaitegiak artezean egindako igorpen posiblea dela–eta.
4.– Arantzeleko 84. gaia: PZko 243. artikuluarekin bat eta premiamenduko bideari dagokion jarduera judizial bat dela–eta.
Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta seiko urriaren hamaseian.
IDAZKARI JUDIZIALA.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/200 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, gau emandako probidentziaren bitartez, ediktu hau epaitegiko iragarki–oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki du, hain zuzen ere, 1996–09–14ko DIOReko bahiturari eta 2006–10–11ko DIOReko interes lekualdaketari eta 2006–10–16ko DIOReko kostuen tasazioari buruzko probidentziaren jakinarazpen–eginbidea burutzeko.
Irun (Gipuzkoa), 2006ko urriaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS