Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
5878

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 888/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: adostasunik gabeko 888/05 dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Carlos Abejon Arauzo.

Alderdi demandatua: María Carmen López Blanco.

Gaia: L04 dibortzioa D A 5.a.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

836/06 EPAIA

Epaia ematen duen epailea: Francisco Benito Alonso.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta seiko urriaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Carlos Abejon Arauzo.

Abokatua: Alberto Pablo Herrera Aparicio.

Prokuradorea: Oscar Hernandez Casado.

Alderdi demandatua: María Carmen López Blanco.

Judizioko gaia: L04 dibortzioa D A 5.a.

EPAITZA

Lehenengoa.– Dibortzioa dela–eta, Carlos Abejon Arauzok eta M.ª Carmen Lopez Blancok osatutako ezkontza desegin dadila agintzen da, legezko ondorio guztiekin.

Bigarrena.– Epaia irmoa denean ezkontzako erregimen ekonomikoak irauten badu deseginda geratuko da.

Hirugarrena.– Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Laugarrena.– Jakinaraz bekio ofizioz ebazpen hau eskumenak dituen erregistro zibilari bidezko idazpenak egiteko.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio–errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitarapena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon, 2006ko urriaren 24an.

Alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2006–07–14ko Probidentziaren bitartez, epaitegiko iragarki–oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko urriaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala