Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5875

EBAZPENA, 2006ko irailaren 20koa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, 2006ko ekitaldian gizarteratzeko prozesuan inoren kargura ez dauden gazte atzerritarrei arreta eskaintzeko laguntzetarako deialdia finantzatzeko kredituak handitzeari zabalkundea ematen diona.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko ekainaren 2ko Aginduaren bidez, gizarteratzeko prozesuan inoren kargura ez dauden gazte atzerritarrei arreta eskaintzeko 2006ko ekitaldirako laguntzetarako dei egiten da, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren babespean.

Laguntza–dei hau finantzatzeko, aipatutako aginduaren 3. artikuluan 160.000 euroko gehieneko zuzkidura orokor bat ezarri zen.

Hala ere, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren 3.1.2 artikuluarekin bat etorriz, kopuru hori aldatzerik badago eskatutako diru–laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren beste laguntza–programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu–baliabideen arabera.

Aipatutako laguntza–araubide hori jaso ahal izateko, eta ikusirik laguntza horiek duten garrantzia laguntzarik ez duten gazte atzerritarrei harrera eta laguntza emateari begira, deialdi hau finantzatzeko zuzkidura handitu beharra dago.

Horrela, egin den habilitazioa eta aurrekontu erabilgarria ikusirik, 23.980 euroko kreditu gehigarria behar da.

Horregatik guztiagatik,

EBATZI DUT:

Bakarra.– Zabalkundea ematea gizarteratzeko prozesuan inoren kargura ez dauden gazte atzerritarrei arreta eskaintzeko laguntzetarako deia finantzatzeko dotazioari 23.980 euro gehitu zaizkiola, ekainaren 25eko 155/2002 Dekretuaren babespean; 2006ko ekitaldirako deialdia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko ekainaren 2ko Aginduaren bidez egin zen, eta beraz, gehieneko gastua 183.980 eurotan finkatuta geratu da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 20a.

Gizarte Gaietako sailburuordea,

LUIS FERNANDO CONSUEGRA REVUELTA.


Azterketa dokumentala