Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5873

EBAZPENA, 2006ko uztailaren 20koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Repsol Butano SAk Amorotoko Udalerrian kanalizazio bidez gas propanoa banatzeko egindako eskabideari baimena ematen diona.

Erref.: GUD-P-Am - CG-B-05/36 - GH/JAR.

Repsol Butano SA enpresaren izenean eta ordez Isidro Fernández Etxabe jaunak, 2005-11-25ean, aldez aurretiko administrazio-baimena eskatu du Amorotoko Udalerrian kanalizazio bidez gas propanoa banatzeko sarearen instalazioak eraikitzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

AURREKARIAK:

Bat.– Repsol Butano SAk 2005eko azaroaren 25ean Amorotoko udalerrian Petrolio-Gas Likidotua biltzeko zentroa eta banaketa sarea eraiki eta instalatzeko proiektua eta aldez aurretiko administrazio baimenaren eskabidea aurkeztu zituen.

Bi.– Espedientea jendaurrean jarri zen eta iragarkia 2006-02-07ko El Mundon, egun bereko Deian, 2006-02-21eko EHAAn eta 2006-02-03ko BAOn argitaratu zen; bestalde, Amorotoko Udalari igorri zitzaion, bertako oholean jartzeko. Lehia egiteko proiekturik ez da aurkeztu ez eta aurkeztutako proiektuari buruzko alegaziorik ere.

Hiru.– Repsol Butano SAk 2006ko urtarrilaren 19an Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostena aurkeztu zuen, eta bertan adierazten denez, aurkeztutako proiektuak hartzen duen eremua interes arkeologiko txikikoa da. Lanen hasiera erakunde horri jakinarazi beharko zaio.

Lau.– Repsol Butano SAk 2006ko ekainaren 9an Amoroton Petrolio-Gas Likidotua biltzeko zentroa eta banaketa sarea eraiki eta instalatzeko proiektuaren Eranskina aurkeztu zuen, hain zuzen ere proiektatutako instalazioei buruz eskatzaileak egindako azterlan berriengatik.

Honakoak dira ebazpen honen

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Bat.– Espediente hau ebaztea Energia eta Meategien Zuzendaritzari dagokio, hain zuzen ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen dituen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz (2005-10-27ko EHAA).

Bi.– Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (1998-10-08ko BOE) eta Erregai Gasen Zerbitzu Publikoaren Arautegiak, zehazki, urriaren 26ko 2913/1973 Errege Dekretuak onartutakoak (1973-11-21eko BOE), gasa banatzeko instalazioak eraikitzeari doakionez, administrazio-baimena izan beharra ezartzen dute.

Hiru.– Espedientearen izapideketari zein edukiari dagokienez eta Repsol Butano SAk aurkeztutako argibideei dagokienez, egiaztaturik dago bete direla legeriak ezarritako betekizun eta baldintzak.

Lau.– Proiektua egiteko, eskatzaileak, hau da, Repsol Butano SAk arlo ekonomikoan, finantzarioan, legezkoan eta teknikoan gaitasuna duela egiaztaturik dago

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

EBATZI DUT:

Bat.– Repsol Butano SAri Amorotoko udalerrian merkataritzarako gas propanoa banatzeko sarea eta biltzeko instalazioa eraikitzeko baimena ematea, honako ezaugarri hauekin:

– Gas propanoa biltzeko lurgaineko deposituak, unitateko 16, 05 m3 edukiarekin.

– Unitateko eta orduko 100 kg edukiko erregulazio-linea bi, sarerako irteeran 1,75 kg/cm2 gehieneko presioarekin.

– Dentsitate ertaineko polietilenozko hodien bidezko sarea, SDR 11 motakoa, 63 eta 40 mm-ko diametro eta 276 eta 1.180 metroko luzerakoa hurrenez hurren, eta sare osoan zehar eta desbideraketetan mozketa balbulak dituena. Hartuneetarako material berbera erabiliko da, 20 eta 32 mm-ko diametroak.

– Kanalizazioa presio hauetarako diseinatzen da: gehienekoa 4 kg/cm2, eta laneko gehienekoa 1,75 kg/cm2.

– Aurkeztutako proiektuko memorian eta planoetan deskribatu beharko dira sarearen ibilbide osoa eta ezaugarriak.

Bi.– Baimen honek honako baldintzak bete beharko ditu:

1.– Horniketa egingo den aldea mugatzea eta bai alde horretan eskatzaileak sarea hedatzeko dituen konpromisoak ere, 2006ko maiatzaren 30eko 02 zenbakiko planoan zehaztu beharko dira.

2.– Baimen honen bidez berretsitako konpromisoaren ondoriozko obligazioak betetzeko berme gisa 3.172 (hiru mila ehun eta hirurogeita hamabi) euroko fidantza aurkeztu beharko du Repsol Butano SAk, bi hilabeteko epean, betiere urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz. Uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, fidantza hori, eskudiruan edo Estatuaren titulutan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Kutxa Nagusian aurkeztu beharko da; edo, bestela, aseguru erakunderen batekin egindako aseguru-kontratu baten bitartez, betiere, Espainia EEEri atxikitzeko itunaren ondoriozko konpromisoei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretuari, 1954ko abenduaren 16ko Legeari eta Aseguru Pribatua antolatzeari buruzko abuztuaren 2ko 33/1984 Legeari atxikitakoak badira aipatu erakundeak. Instalazioei dagokienez, baimendurik, muntatzeko baimenean finkatutako epeetan eraiki eta eskudun lurralde-organoek, martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, fidantza itzuli egingo zaio Repsol Butano SAri.

3.– Instalazioak burutzeko epea 12 hilabetetik beherakoa izango da, baimena azkenekoz argitaratzen denetik hara.

4.– Instalazioak guztiz edo zati baten, martxan jartzeari buruzko akata formalizatzen den egunetik harako 30 egunetik beherako epean hasi beharko du gas-eroanbidea Repsol Butano SAk.

5.– Erregai gaseosoen sare eta hartuneei buruzko Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko dute instalazioek; Industria Ministerioaren 1974-11-18ko Aginduaz onartu zen erregelamendu hori, eta Industria Ministerioaren 1983-10-26ko eta 1984-07-06ko Aginduez aldatu.

6.– Banaketa-sareko adar bakoitzak izan beharko du bereizketa-giltza.

7.– Arauzko arrazoiak direla-eta eraikineko giltza bazter baliteke ere, hartune-giltzak eduki beharko ditu sareak.

8.– Horniketa seguruago eta malguagoak erdiesteko eta gasaren alorreko aurrerakuntza teknikoei erantzuteko taxutu beharko dira instalazioak, eta, bereziki, gas naturala kanalizatzeko ere erabili ahal izateko.

9.– Hasierako baimena eman zuen agintaritzari jakinarazi beharko zaio instalazio hauek izapidetzearena.

10.– Eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie kanalizatutako gas erregaien horniketa, betiere proiektuari doakion eremuko alde geografikoetan eta arauzko kalitate eta segurtasun baldintzetan.

Hiru.– Aritz Muñoa Artola industri inginiari teknikoak izenpetu eta Peritoen eta Industriako Ingeniari Teknikoen Gipuzkoako Elkargo Ofizialak 2005-11-17an eta 2006-05-30ean, hurrenez hurren, bisatutako proiektuari eta proiektuko eranskinari jarraituz egin beharko dira baimentzen diren instalazioak.

Lau.– Baimen hau ondoko baimen eta lizentzien kontra egin gabe ematen da: gas-instalazioen obrak egiteko beharrezkoak izanik, udalen edo probintzien eskumen pekoak direnak, eta, batez ere, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare Historikoaren Zerbitzuari dagokionak ere.

Bost.– Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

Sei.– Abian jartzeko akta lortzeko, Bizkaiko Lurralde Bulegoan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proba eta baimenei dagozkienak, eta "as built" planoak, non gas-sarearen egoera eta sare hori beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuko baita.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzan, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; halaxe dago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu duen 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 20a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala