Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2006ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5523

LEHIAKETA. Iragarkia, Donostia-San Sebastiángo San Martin kaleko Justizia Jauregia altzariz hornitzeko kontratuarena (S-076/DJT-2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-076/DJT-2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren araberakoa.

c) Loteak: lau lote ditu kontratuak:

– 1. lotea: bulego-altzariak.

– 2. lotea: buruentzako bulego-altzariak.

– 3. lotea: judizio-aretoetarako mahaiak.

– 4. lotea: aulkiak eta jarlekuak.

d) Entregatzeko lekua: San Martin kaleko 41.ean dagoen Justizia Jauregia (Donostia-San Sebastián).

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31.

Epe partzialak: eskabideak entregatzeko epea hilabete baino gutxiagokoa izango da, eskabidea egiten denetik aurrera. 09:00ak eta 14:00ak bitartean entregatu beharko dira eskabideak. "C" gutunazalean hobetu ahal izango da epe hori.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 244.000,00 (berrehun eta berrogeita lau mila) euro, BEZ barne; horietatik 82.000,00 (laurogeita bi mila) euro 1. loteari dagozkio; 55.000,00 (berrogeita hamabost mila) euro 2. loteari; 6.000,00 (sei mila) euro 3. loteari eta 101.000,00 (ehun eta bat mila) euro 4. loteari.

5.– Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B gunea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 94 51; posta elektronikoa: y-blanco@ej-gv.es.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko azaroaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Lizitatzaileek ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, klausula administratibo zehatzen pleguaren karatulan esaten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko azaroaren 23a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C"), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kontratazio Mahaia, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, B gunea, Lakua I eraikina).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, B gunea, Lakua I eraikina).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko azaroaren 29a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria.

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala