213. zk., 2006ko azaroaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5522
LEHIAKETA. Iragarkia, Donostia-San Sebastiángo Done Martin kaleko Justizia Jauregiko artxiboa gurpildun apalez hornitzeko kontratuarena (S-077/DJT-2006 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: S-077/DJT-2006.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren araberakoa.
c) Loteak: ez.
d) Entregatzeko lekua: pleguetan ezarritakoa.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31.
Epe partzialak: eskabideak entregatzeko epea hilabete baino gutxiagokoa izango da, eskabidea egiten denetik aurrera. 09:00ak eta 14:00ak bitartean entregatu beharko dira eskabideak. "C" gutunazalean hobetu ahal izango da epe hori.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: berrehun eta hamabost mila (215.000,00) euro, BEZ barne.
5.– Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B gunea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 90 98.
e) Telefaxa: 945 01 94 51. E-maila: y-blanco@ej-gv.es.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko azaroaren 22a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Lizitatzaileek ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, klausula administratibo zehatzen pleguaren karatulan esaten den moduan.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko azaroaren 23a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C"), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Kontratazio Mahaia, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, B gunea, Lakua I eraikina).
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, B gunea, Lakua I eraikina).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2006ko azaroaren 29a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.