Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2006ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5521

LEHIAKETA. Iragarkia, "diktadura garaian —demokraziaren alde eta errepresioaren aurka— egindako borrokari buruzko erakusketa ibiltaria antolatzea" helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (KBN C02/029/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/029/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: diktadura garaian —demokraziaren alde eta errepresioaren aurka— egindako borrokari buruzko erakusketa ibiltaria antolatzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 9 hilabeteko epea finkatzen da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik hara zenbatuta.

Epe partzialak: hilabetea erakusketa jartzeko eta zortzi hilabete ibiltari aritzeko.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurehun eta hogeita hamazortzi mila (438.000,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: zortzi mila zazpiehun eta hirurogei (8.760,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko azaroaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldea eta kategoria).

Taldea: Azpitaldea: 5 Kategoria: C

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko azaroaren 24ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio baldintza zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko abenduaren 5a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 18a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala