Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5046

LEHIAKETA. Iragarkia, "immigranteei laguntza juridiko–soziala ematea (Heldu)" helburu duen administrazio–kontratu berezia esleitzeko dena (KBN C06/7/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C06/7/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: immigranteei laguntza juridiko–soziala ematea (Heldu).

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Helduk Gasteizen, Bilbon eta Donostian dituen bulegoak.

d) Gauzatzeko epea: 2006ko abenduaren 15etik 2007ko abenduaren 15era arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bederatziehun eta hamar mila (910,00) euro, ondoko urtekoetan banaturik:

2006. urtea: 36.000 euro.

2007. urtea: 874.000 euro.

5.– Behin–behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko urriaren 23a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Ekonomia– eta finantza–kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio–klausula zehatzen pleguko 7.4.7 klausulan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko urriaren 24a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio–klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Eguna: eskaintzak aurkezteko egindako gonbitean adieraziko da; idatziz egin beharko da.

e) Ordua: eskaintzak aurkezteko egindako gonbitean adieraziko da; idatziz egin beharko da.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika–ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 21a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ–MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala