Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5043

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteari buruzko 824/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaile naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Juan Carlos Gallo Esteban jaunak eskatuta, Epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari–espedienteari buruzko 824/06 prozedura bideratu dela, funtsa hauek inmatrikulatzeko:

Hiri–lurra.– Santurce–Ortuellan kokatutako kotxetegia, izen hori duen auzotegian, Barguilla parajean, 54 zenbakia, hogeita hamar metro karratuko azalera du mugakide duen finka osorako: Iparraldean Obdulio Merceren etxea, Ekialdean Enrique Fernándezen lur–zatia, Hegoaldean Saturnino Galloren lur–zatia eta Mendebaldean Nocedalerako bidea eta Julián Zubimendirena izan zen etxea.

Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Barakaldo (Bizkaia), 2006ko irailaren 5a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala