Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
5039

AGINDUA, 2006ko irailaren15ekoa, Osasun sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Osasun sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu zen Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua. Organo aholku–emaile gisara sortu da gaixotasun onkologikoetan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan —Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duenean— xedatutakoa betez.

Aginduko 3. artikuluan ezartzen da Kontseilua lehendakariak, idazkariak eta 16 kidek osatuko dutela, aginduko 4. artikuluan jasotako moduan. Denak ere Osasun sailburuak aukeratuko ditu.

Xedatutakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide, honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

– M.ª Luisa Arteagoitia González andrea.

Idazkaria:

– M.ª Luisa Gutiérrez Ibarzabal andrea.

Kideak:

Zientzia Medikoen Akademiaren ordezkari modura:

– Alberto Muñoz Llerena jauna.

Gaixotasunak eragindako Elkartearen ordezkari modura:

– Purificación Martínez Prado andrea.

Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkari modura:

– Salvador Luján Alcalde jauna.

Neumologiako EAEko Erakundearen ordezkari modura:

– Pedro Ansola Zubiaurre jauna; eta ordezko J. Luis Llorente Fernández jauna.

Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Enrique Ojembarrena Martínez jauna.

Familia– eta Komunitate–Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Mila Arrieta Ayestarán andrea; eta ordezko Ana Arrieta Insausti andrea.

Zainketa Aringarrien EAEko Erakundearen ordezkari modura:

– Wilson Astudillo Alarcón jauna; eta ordezko Eduardo Clavé Arruabarrena jauna.

Onkologia Institutuaren ordezkari modura:

– Iñigo Jaca Arrizabalaga jauna; eta ordezko Yolanda Saralegui Ansorena andrea.

Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Laguntza Zerbitzuen ordezkari modura:

– Guillermo López Vivanco jauna.

– J. Manuel Piera Pibernat jauna.

– Pedro Bilbao Zulaika jauna.

Osasun Sailaren ordezkari modura:

– Elena Aldasoro Unamuno andrea.

– Miren Dorronsoro Iraeta andrea.

– Covadonga Audícana Uriarte andrea.

Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari modura:

– Enrique Peiró Callizo jauna.

– Andoni Orube Bona jauna.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 15a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala