Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
5038

AGINDUA, 2006ko irailaren 1ekoa, Osasun sailburuarena, Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Osasun sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu zen Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua. Organo aholku–emaile gisara sortu da patologia horietan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan —Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duenean— xedatutakoa betez.

Aginduko 3. artikuluan ezartzen da Kontseilua lehendakariak, idazkariak eta 15 kidek osatuko dutela, aginduko 4. artikuluan jasotako moduan. Denak ere Osasun sailburuak aukeratuko ditu.

Xedatutakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide, honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

– Michol González Torres andrea.

Idazkaria:

– José Manuel Ladrón de Guevara Portugal jauna.

Kideak:

Kardiologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Alberto Salcedo Arrito jauna.

– Álvaro Ortiz de Salazar Varona jauna.

Angiologia eta Kirurgia Baskularreko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Lorenzo Rodríguez González jauna; eta ordezkari, José Vicente Escribano Alonso jauna.

Neurologiako EAEko Erakundearen ordezkari modura:

– Alfredo Rodríguez–Antigüedad Zarranz jauna.

Familia– eta Komunitate–Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Arantza González Echave andrea.

Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkari modura:

– M.ª Victoria Egurbide Arberas andrea; eta ordezko, Francisco Javier Vivanco Martínez jauna.

Medikuntza Intentsiboa eta Unitate Koronarioen Iparreko Elkartearen ordezkari modura:

– Francisco García Urra jauna.

Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Laguntza Zerbitzuen ordezkari modura:

– Jesús M.ª Sanvicente Estorba jauna.

– Fátima Almagro Múgica andrea.

– Javier Andrés Novales jauna.

Osasun Sailaren ordezkari modura:

– Pilar Marco Garde andrea.

– Jaime Muñiz Saitua jauna.

– José M.ª Beguiristain Aranzasti jauna.

Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari modura:

– Andoni Arcelay Salazar jauna.

– Teresa Garmendia Tolosa andrea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 1a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala