Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
5037

AGINDUA, 2006ko irailaren 1ekoa, Osasun sailburuarena, Mellitus Diabeteari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Osasun sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu zen Mellitus Diabeteari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua. Organo aholku–emaile gisara sortu da diabetearen inguruko gaietan aholku teknikoak emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan —Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duenean— xedatutakoa betez.

Aginduko 3. artikuluan ezartzen da Kontseilua lehendakariak, idazkariak eta 13 kidek osatuko dutela, aginduko 4. artikuluan jasotako moduan. Denak ere Osasun sailburuak aukeratuko ditu.

Xedatutakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Mellitus Diabeteari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kide, honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

– Begoña Gutiérrez Ruiz andrea

Idazkaria:

– M.ª Jesús Ruiz de Ocenda andrea

Kideak:

Euskadiko Nutrizio eta Endokrinologiako Elkartearen ordezkari modura:

– M.ª Teresa Abellán Milán andrea; eta ordezko, Alicia Cortazar Galarza andrea.

Familia– eta Komunitate–Medikuntzako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Francisco Ezkurra Loyola jauna

Diabetikoen EAEko Elkarteen Federazioaren ordezkari modura:

– Javier Muñoz García de Iturrospe jauna

Pediatriako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkari modura:

– Itxaso Rica Echevarría andrea

Diabetikoen EAEko Hezitzaileen Federazioaren ordezkari modura:

– Paloma Jiménez Huertas andrea

Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Laguntza Zerbitzuen ordezkari modura:

– Sonia Gaztambide Sáinz andrea

– Carlos Sola Sarabia jauna

– Iñaki Berraondo Zabalegui jauna.

Osasun Sailaren ordezkari modura:

– Adoración Jiménez Ortiz andrea

– Jon Zuazagoitia Nubla jauna

– M.ª Luisa Gutiérrez Ibarzabal andrea.

Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkari modura:

– Lucia Laborda González andrea

– Pedro Martull Tobío jauna

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 1a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala