Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5031

EBAZPENA, 2006ko irailaren 22koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 896/06-2 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

896/06-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea —prozedura arrunta— bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak —2. sekzioa—. Errekurtso hori Susana Jaureguialzo Arregui andreak aurkeztu zuen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2006ko uztailaren 4an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2006ko martxoaren 17ko Ebazpenari, 2006ko ekainaren 8ko Ebazpenari eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko ekainaren 8ko Aginduari aurkeztutako errekurtsoak ezesten zituen aginduaren aurka.

Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da, izan ere, erdi-mailako teknikarien kidegoko Hizkuntza Normalkuntzako teknikari izateko hautaketa-prozesuan baloratu zaizkion zerbitzuekiko desadostasuna.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hauxe

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak —2. Sekzioa— eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala