Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5027

EBAZPENA, 2006ko uztailaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko diren pertsonalari buruzko 751/06, 760/06, 679/06 eta 685/06 zenbakidun prozedura arruntetan interesdun izan daitezkeenei epea jartzen zaie alderdi bezala agertzeko.

Honen bidez jakinarazten da Funtzio Publikoaren zuzendariak, 2006ko uztailaren 21ean, Ebazpena eman zuela. Bertan adierazten den bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salara igortzea agindu zen 2006ko apirilaren 12an eta apirilaren 26an Funtzio Publikoaren sailburuordeak emandako Ebazpenen aurka Basilio Simancas Miñonek, M.ª Angeles Santos Ruizek, Teresa Gámez Dominguezek eta Felipe Hernandez Sanchezek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, 751/06, 760/06, 679/06 eta 685/06 zenbakidun prozedura arruntak. Aipatutako ebazpen horien bidez ezetsi egiten ziren errekurtsogileek 59/2000 Dekretuaren ondoriozko hautaketa-prozesuetan gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitaratzea agintzen zuen 2006ko martxoaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak.

Prozedura horien ebazpenak eragina izan dezake 59/2000 Dekretuaren ondorioz egindako 2000ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan, kidego hauetan, hain zuzen: Administrazioko Goi mailako Kidegoan, Lag. Tek., Laborategiko Laguntzaileen Kidegoan, Administrazio Laguntzaileen Kidegoan eta Industriako Ingeniari Teknikoen kidegoan.

Horrela bada, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Aipaturiko espedientean interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan alderdi bezala ager daitezen lehen aipaturiko prozeduran.

2.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 27a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala