Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5026

AGINDUA, 2006ko urriaren 5ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Depure egitasmoa garatzeko azpiegitasmoak hautatzeko bigarren deialdirako eskaerak aurkezteko epea luzatzen duena. Interreg III C Europar Batasuneko egitasmoaren esparruan dago sartuta egitasmo hori, eta Egef-ek kofinantzatzen du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2006ko irailaren 8an, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko abuztuaren 31ko Agindua argitaratu zen, alegia, Interreg III C Europar Batasuneko ekimenaren esparruan Egef-ek kofinantzatutako Depure egitasmoa garatzeko azpiegitasmoak hautatzeko bigarren deialdia onartzeko zena.

Agindu horren 7. artikuluak ezartzen du eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango dela, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

Kontuan hartuta, aipatutako Aginduaren 8.4 artikuluak ezartzen duen bezala, Depure sistema Eusko Jaurlaritzak, Toskanako Eskualdeak eta Hungariako North Hungary Regional Development Agency delakoak elkarrekin bultzaturiko egitasmo bat izango dela, bakoitzak deialdia beraien eskualdeko eragileei zabaltzeko konpromisoa hartu duelarik, deialdirako Aginduan ezarritako hilabeteko epearen luzapena nahitaezkoa dela iritzi da, egitasmoaren gainontzeko kideen deialdiekiko aldiberekotasunari ahal den neurrian laguntzeko asmoz.

Azaldutako egoera honi aplikagarri zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan jasotako aurreikuspena; horren arabera, komenigarritzat jotzen bada eta besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie, administrazioak bere kabuz luzatu egin dezake ezarritako epea, beti ere hasieran eskainitakoaren erdia gainditzen ez badu. Luzapen hori, dagokion epea igaro baino lehen gauzatu beharko da beti.

Horregatik guztiagatik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 2006ko urriaren 27ra arte luzatzea Depure egitasmoa garatzeko azpiegitasmoak hautatzeko deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea. Interreg III C Europar Batasuneko egitasmoaren esparruan dago sartuta egitasmo hori, eta Egef-ek kofinantzatzen du (Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2006ko abuztuaren 31ko Aginduaren bidez egin zen deialdia, eta irailaren 8ko EHAAn argitaratu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 5a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala