Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5023

AGINDUA, 2006ko abuztuaren 21ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari-lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoari jarraituz eta lege horretako 10.1.c artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Marta Rodriguez Riol Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (Lanpostua: 1001. kodea, 106. dotazioa, 18. maila).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2006ko abuztuaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; hortaz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke agindua eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abuztuaren 21a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala