Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2006ko urriaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5022

EBAZPENA, 2006ko abuztuaren 9koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2006ko ekainaren 19an emandako Ebazpeneko (uztailaren 12ko EHAAren 132. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Europako Gaietarako Zuzendaritzako Goi-kargudunaren idazkari Ernestina Martínez de Aragón Remirez de Esparza anderea izendatzea. Kodea 002367, eta 1 dotazio zenbakia.

Bigarrena.–Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengotik, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abuztuaren 9a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala