
189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa
4879
IRAGARKIA, Ohiko Batzar Nagusirako deiari dagokiona.
Erakundearen Estatutuen 24. atalean erabakitakoaren arabera, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa honen Administrazio Kontseiluak, aurtengo irailaren 21ean egindako bere bileran, Ohiko Batzar Nagusirako deia egitea erabaki zuen, 2006ko urriaren 20rako, ostirala, arratsaldeko sei eta erdietarako (18:30) lehen deialdian eta ordu erdi bat geroago, hala balegokio, bigarren deialdian, Erakundearen Donostiako Andia kaleko ekitaldi-aretoan.
EGUNEKO GAI-ZERRENDA
1.– Bertan bildutakoen zerrenda egitea eta Batzarraren eraketa.
2.– Lehendakaritzaren Txostena.
3.– 2007. ekitaldirako jardunbidearen Lerro Orokorrak.
4.– Tituluen jaulkipenerako mugaren gehikuntza eta Administrazio Kontseiluarentzako baimen-emateak.
5.– Eskari-galderak.
6.– Administrazio Kontseiluaren esku uztea, ordezkatzeko gaitasuna barne, Batzar Nagusiak hartuko dituen akordioak formalizatu, zuzendu, interpretatu eta egikaritzeko ahalmenak.
7.– Batzarraren Akta onartzeko Kontu-hartzaileen izendapena.
Kutxaren Estatutuetako 24.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, hamabost egun Batzarra egin aurretik, Kutxako Idazkaritzan utziko da, eta kontseilari orokor jaun-andreen esku utzi ere, hartarako behar den dokumentazioa.
Donostia-San Sebastián, 2006ko irailaren 21a.
LEHENDAKARIA.
RSS