Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilbao Exhibition Centre A.B.
4878

LEHIAKETA, Bilbao Exhibition Centre, S.A.rako zenbait informatika-ekipo kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

Bilbao Exhibition Centre S.A., IFZ: A 95135984 eta egoitza: Pedro María Basterrechea plaza, 2, 48013 Bilbao. Telefonoa: 94 428 54 00 y faxa: 94 442 42 22.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilbao Exhibition Centre, S.A.rako informatika eta ofimatikaren arloetako zenbait ekipo eskuratzea, ekipoen mantenimendua eta bermeen kudeaketa.

b) Gauzatzeko lekua: Barakaldo (Bizkaia).

c) Gauzatzeko epea: lotearen arabera, esleitzen den egunean hasi eta 2007ko abenduaren 31ra artekoa izango da. Luza daiteke.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Bermeak.

Behin-behinekoa: % 2, gutxienez 3.000 euro loteko.

5.– Agiriak eta argibideak.

a) Lekua: Cianoplan SA sozietatean (helbidea: Maria Diaz de Haro kalea, 10 bis, Galería, 48013 Bilbao) eskura ditzakete interesa dutenek lehiaketari dagozkion agiriak. 48013 Bilbao. Horretaz gain, Bilbao Exhibition Centre, S.A.ren bulegoetara deituaz eta web orrian (www.bilbaoexhibitioncentre.com) lor daiteke informazioa.

c) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 8. paragrafoan adierazitakoaren arabera, eskaintzak aurkezteko epea bukatzen denean.

6.– Eskaintzen berariazko betekizunak: zehaztutako maximoak errespetatzea.

7.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2006ko urriaren 20ko ostirala, 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguaren arabera.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoetan, 1. idatz-zatian adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 4 hilabete.

e) Aldaerak onartzea: aurkez daitezke.

8.– Eskaintzak irekitzea.

a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre SAren bulegoetan, 1. idatz-zatian adierazitako helbidean.

b) Eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu osteko lehenengo astearte edo ostegunean.

c) Ordua: hamar eta erdietan (10:30ak).

9.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura izango dira, loteekiko proportzionalki eta 4.000 euroko mugarekin.

Bilbao, 2006ko irailaren 8a.

BEC-EKO KONTSEILARI ORDEZKARIA.


Azterketa dokumentala