
189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
4876
IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Zarauzko farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Farmazia hartzeko interesa duten botikariek leku hauetan lor ditzakete espedienteari, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko argibideak:
– Osasun Saila, Donostia kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz).
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea, 35, Donostia-San Sebastián.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia, 81 Bilbao.
Farmazia bulegoa hartzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.
Farmazia hartzeko eskabideei 218,85 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 12a.
Farmaziako zuzendaria,
GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.
RSS