Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
4875

LEHIAKETA. Iragarkia, jardueren ingurumen-ikuskapen integratua burutzeko laguntza emateko aholkularitza- eta laguntza-kontratu administratiboa esleitzeko dena (044A/2006/ espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Zerbitzu zuzendaria. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 044A/2006/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: jardueren ingurumen-ikuskapen integratua burutzeko laguntza ematea.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea 3 lotetan banatuta dago.

1. lotea: nekazaritzako elikagaien arloko jarduerak ikuskatzeko laguntza teknikoa.

2. lotea: Zadorraren urtegi-sistemako arroaren jarduerak ikuskatzeko laguntza teknikoa.

3. lotea: ingurumen-arazoei lotutako jarduerak ikuskatzeko laguntza teknikoa.

c) Gauzatzeko lekua: esleipendunaren egoitzan, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea-1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta pleguaren gai diren jarduerak burutzen diren instalazioetan, Euskal Autonomia Erkidegoan zehar.

d) Gauzatzeko epea: 2007ko abenduaren 30a da kontratua burutzeko azken eguna.

Betetze partzialerako epeak: bai.

2006ko abenduaren 30a: ingurumen-ebaluazioaren gaineko txostenak.

2007ko abenduaren 30a: segimendu-faseko txostenak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta hogeita lau mila (224.000) euro, 3 lotetan banaturik.

1. lotea: laurogeita lau mila (84.000) euro.

2. lotea: ehun mila (100.000) euro.

3. lotea: berrogei mila (40.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazio eta Kontrolerako Zuzendaritza (Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 69 59.

e) Faxa: 945 01 98 83.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko urriaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi administrazio-klausula zehatzen pleguko karatula.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko urriaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Erregistro Orokorra (Zerbitzu Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko azaroaren 2a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05 euro).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala