Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
4873

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Galdakaoko Ospitaleko minaren unitaterako estimulatzaile transkutaneoak kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Galdakaoko Ospitalea.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa:

c) Espedientearen zenbakia: G/110/20/1/1221/ O631/0000/082006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Galdakaoko Ospitaleko minaren unitaterako estimulatzaile transkutaneoak.

b) Loteak eta kopurua: 2 lote.

c) Gauzatzeko lekua: Galdakaoko Ospitalea.

d) Gauzatzeko epea: 2 urte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: lehiaketa irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 81.283,40 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Galdakaoko Ospitalea.

b) Helbidea: Labeaga auzoa, z/g.

c) Herria eta posta-kodea: Galdakao 48960.

d) Telefonoa: 94 400 70 00.

e) Faxa: 94 400 71 32.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006-10-18.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala: egiaztatze librea, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legean ezarritako irizpideei jarraituz (16. eta 18. artikuluak).

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006-10-24, 12:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: ikusi 1. puntua.

1) Entitatea: Galdakaoko Ospitalea.

2) Helbidea: Labeaga auzoa, z/g.

3) Herria eta posta-kodea: Galdakao 48960.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: bai, 2.

Betekizunak eta modalitateak:

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Galdakaoko Ospitalea.

b) Helbidea: Labeaga auzoa, z/g.

c) Herria: ikusi 1. puntua.

d) Eguna: 2006ko urriaren 31 (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).

e) Ordua: 13:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak edo pleguak (proiektua izan ezik) lortzeko informatika-ataria edo web orria: (http://www.osanet.euskadi.net).

Galdakao, 2006ko irailaren 6a.

Lehendakaria,

ELISA GÓMEZ INHIESTO.


Azterketa dokumentala