Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4872

LEHIAKETA. Iragarkia, Amurrion, Arenaldeko 2. poligonoko IV. sektorean 2. faseko zolaketa- eta azpiegitura-lanak burutzeko obra-kontratua esleitzeko dena (7/06 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: (7/06).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Amurrion, Arenaldeko 2. poligonoko IV. sektorean 2. faseko zolaketa- eta azpiegitura-lanak burutzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: lau hilabete, zuinketa-akta izenpetzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta hogeita hamazazpi mila zazpiehun eta hamaika euro eta berrogeita hiru zentimo (237.711,43) gehienez ere.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila. Etxebizitza, Berrikuntza eta Kontrol Zuzendaritza – Etxebizitza Sozialen Zuzeneko Sustapen Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 98 91.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko urriaren 27a.

f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web-orria: www.euskadi.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: G taldea, 6 azpitaldea eta d kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko urriaren 30a, 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen adierazitakoa barruan daramatela.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Teléfonoa: 945 01 64 13, faxa: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2006ko azaroaren 2a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 11.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala