
189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
4870
LEHIAKETA. Iragarkia, Basauriko D "CD Basconia" eremua hiritzeko proiektua idaztea helburu duen aholkularitza- eta laguntza-kontratua esleitzeko dena (3T/06 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
c) Espedientearen zenbakia: 3T/06.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Basauriko D "CD Basconia" eremua hiritzeko proiektua idaztea.
b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: hemezortzi aste.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: hirurogeita hiru mila (63.000,00) euro gehienez, balio erantsiaren gaineko zerga barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipenaren aurrekontuaren % 4.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Lurralde Ordezkaritza.
b) Helbidea: Kale Nagusia 85, 6. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48011.
d) Telefonoa: 94 403 13 11.
a) Entitatea: Cianoplan kopisteria.
b) Helbidea: Maria Díaz de Haro kalea 10 bis.
c) Herria: Bilbao.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko urriaren 18a.
f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web-orria: www.euskadi.net.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betebeharrak: finantza-kaudimena egiaztatzeko, finantza erakundeen txostena aurkeztu behar da. Gaitasun profesionala edo teknikoa egiaztatzeko, berriz, kontratuko helburuaren antzeko jardueretan azken hiru urteotan burututako lanen zerrenda aurkeztu behar da (hiru gutxienez), baita zenbatekoak, datak eta onuradunak ere, publikoak zein pribatuak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko urriaren 19a, 13:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa barruan daramatela.
c) Aurkezteko lekua.
1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Faxa: 945 01 64 07.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, beheko solairua, 4. aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: 2006ko urriaren 23a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 11.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS