Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4867

EBAZPENA, 2006ko irailaren 1ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Eva Ferreira García andrea Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde izendatzeko dena.

2006ko abuztuaren 21ean argitaratu zen EHAAn uztailaren 20ko Ebazpena, Zuzendaritza Kontseiluaren egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko dena. Erabaki horretako lehenengo xedapenenean, 1.c) atalean hain zuzen, Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko arloa aipatzen da; eta lehenengo xedapeneko 2. atalean, berriz, arlo horren eginkizunak zehazten dira.

Beraz, Gobernu Kontseilua jakinaren gainean jarri ondoren 2006ko ekainaren 15eko ohiko bileran, eta EHUren Estatutuetako 254.1 eta 256.1 artikuluen bidez eman dizkidaten ahalmen babesean, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Eva Ferreira García andrea Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde izendatzea.

2.– Irakaskuntza-eginkizun guztietatik salbuestea.

3.– Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du eta haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke errektoreari, hilabeteko epean, jakinarazpena hartzen denetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzietarako Bilboko epaitegietan bi hilabeteko epean.

Leioa, 2006ko irailaren 1a.

Errektorea,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

Azterketa dokumentala