Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
4866

EBAZPENA, 2006ko abuztuaren 31koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Eva Ferreira García andrea Akademia Antolakuntzako errektoreorde kargutik kentzeko dena.

Akademia Antolakuntza eta Koordinazioko errektoreorde izendatuko dudanez, EHUko Estatutuen 254.2 artikuluan adierazitakoari jarraiki eta Gobernu Kontseilua jakinaren gainean jarri ondoren 2006ko ekainaren 15eko ohiko bileran, honakoa

EBATZI DUT:

1.– Eva Ferreira García andrea Akademia Antolakuntzako errektoreorde kargutik kentzea eta eskerrak ematea egindako lanagatik. Kargu uzteak erabaki honen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

2.– Erabaki honek administrazio-bidea agortzen du eta haren kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke errektoreari, hilabeteko epean, jakinarazpena hartzen denetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da administrazioarekiko auzietarako Bilboko epaitegietan bi hilabeteko epean.

Leioa, 2006ko abuztuaren 31.

Errektorea,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

Azterketa dokumentala