Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
4864

AGINDUA, 2006ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean goi-mailako kargudunaren idazkari lanpostua- izendapen askearen bidez betetzeko deialdia ebazten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2006ko ekainaren 23ko Aginduko (2006ko uztailaren 17ko EHAA, 135. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari (1001. kodea, 86. dotazioa) izendatzea Ana María Ricarte Senosiain andrea.

Bigarrena.– Izendapenak 2006ko irailaren 1etik aurrera izango ditu erabateko ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala