
189. zk., 2006ko urriaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
4863
EBAZPENA, 2006ko irailaren 6koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde autonomo honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluak (uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoaren arabera, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2006ko uztailaren 17ko Ebazpenaren laugarren oinarri-arauan (abuztuaren 9ko EHAA) xedatutakoaren arabera –horren bidez Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean hutsik zegoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen–, hauxe
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Itziar Bengoa Iturricha izendatzea goi-kargudunaren idazkari –C/D Taldea, 18. maila, 1001. kodea, 130. dotazio-zenbakia– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundean.
Bigarrena.– Izendapenak 2006ko irailaren 11z geroztik izango ditu eragin ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke Ebazpena eman duen organo beraren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 6a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN MOYUA PINILLOS.
RSS