138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Berezia
3792
EBAZPENA, pertsona/entitate jakin bat ager dadin zitazioa egitekoa.
Ez da posible izan beherago adierazten den prozeduran jakinarazpena egitea, deklaratutako helbidean ez aurkitzeagatik —horren arrazoia ezin zaio administrazioari egotzi—; hori dela eta, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 112. artikuluko 2. atalaren arabera, honakoa xedatu dut:
Jakinarazi nahi den zerga-egintza:
1.– Interesatuari ikuskatze-jarduerak hasiko direla jakinaraztea (3. aldiz).
2.– 482006000149 zenbakiko zehapen-espedientea hasteko erabakia jakinaraztea.
3.– 482005000562 zenbakiko zehapen-espedientea ebazteko proposamena.
Subjektu pasiboa: Servicios Financieros Vehical SL (IFZ: B95291878).
Prozedura: 2005/48851/0001588 zenbakiko ikuskatze-espedientea.
Izapideak egiteko ardura duen organoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Aduanetako Lurralde Bulegoa eta IIEE.
Non agertu behar den: Zerga Agentziaren eraikinean, Federico Moyua plazako 3an, 3. solairuan.
Jakinarazpena egiteko epea: 15 egutegi-egun EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2006ko ekainaren 21a.
Euskal Autonomia Erkidegoko Dirubilketarako Lurralde
Bulego eta IIEEko buru-albokoa,
DÁMASO ANTÓN SALAZAR.