Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
3787

IRAGARKIA, «Oria erdialdeko tarteko hodiaren eta adar osagarrien proiektu aldatua. 2. tartea: Alegia – Benta-Aundi» egiteko lanen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (012/2005 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 012/2005/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Oria erdialdeko tarteko hodiaren eta adar osagarrien proiektu aldatua. 2 tartea: Alegia - Benta-Aundi.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2005eko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 244. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: lau milioi hirurehun eta laurogeita hamabi mila zazpiehun eta hogeita hamabi euro eta berrogeita zortzi zentimo (4.392.732,48), gehienez ere.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko maiatzaren 17a.

b) Kontratista: Fonorte Empresa Constructora, S.A. / Dragados, S.A. ABEE.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hiru milioi berrehun eta hogeita sei mila bostehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogei zentimo (3.226.596,60).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala