Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3783

AGINDUA, 2006ko ekainaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «La Inmaculada M.S.J.O.» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Barakaldoko (Bizkaia) «La Inmaculada M.S.J.O.» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Honakoak kontuan izan dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzekoa eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helaraztekoa (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2006-2007 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzeko:

Kode-zenbakia: 48000812.

Izen espezifikoa: «La Inmaculada M.S.J.O.»

Titularra: Misioneras Seculares de Jesús Obrero.

Helbidea: Etxatxu, 2.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzea.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitate bat gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 11 unitate, 330 ikaspostutarako edukiera.

– Batxilergoa: «Natur eta Osasun Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak, 6 unitate, 210 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala