Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3782

AGINDUA, 2006ko ekainaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Ibarrako (Gipuzkoa) «Uzturpe Ikastola» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Ibarrako (Gipuzkoa) «Uzturpe Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko eskatuz hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ondoko arauak ikusirik: abenduaren 5eko 1537/2003 Errege Dekretua, araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (10eko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (9ko BOE); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2006-2007 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 20007667.

Izen espezifikoa: «Uzturpe Ikastola».

Titularra: Uzturpe Ikastola Irakaskuntza Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Egialde, 2.

Udalerria: Ibarra.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Zentroko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 2a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala