Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3780

AGINDUA, 2006ko ekainaren 8koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Itxaropena Ikastola, Koop. Sozietateari herri onurako izaera ematen zaio.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– 2006ko martxoaren 7an, José María Andrés Novales Jaunak Itxaropena Ikastola Koop. Sozietatearen izen eta ordezkaritzan, aipatutako entitateari herri onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.

Bigarrena.– 2006ko martxoaren 27ko idatzi baten bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari herri onura izaera ematea egokitzat jotzen zuenentz irizpena eman zezan, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoa betez. Eskaera horri erantzunez, 2006ko apirilaren 11n, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendari jaunaren idatzia jaso zen, eskaerari baiezko irizpena emanez.

Hirugarrena.– Azkenik, 2006ko maiatzaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal zezan eta alegazioak jar zitzan, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Aurreko egiteei ezargarri zaizkie ondorengo

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatiben Legeak, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, bere 137.2. artikuluan dio, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibei herri onura izaera emango diela Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozedura, araubidea eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Artikulu hori garatuz, 64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, onartu zen, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.

Hirugarrena.– Herri onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.

Laugarrena.– 64/1999 Dekretuak herri onurako izaera lortzeko bere 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.

Bosgarrena.– 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua da kooperatiba sozietate bati herri onurako izaera emateko eskuduna.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Itxaropena Ikastola Koop. Sozietateari herri onurako izaera ematea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a artikuluan 46.1. artikuluari dagokionez ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 8a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala