Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa
3779

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 28koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Bulegoan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uztekoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2. artikuluan, Euskal herri-administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzeko den urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 33. artikuluan, eta Goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren 2006ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren (EHAA, 2006ko maiatzaren 31koa, 102. zk.) laugarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutua onartzen duen urriaren 18ko 309/2005 Dekretuaren 15.3. artikuluan adierazitako eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko 2004ko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 11.2. artikulua, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Goi-kargudunaren idazkari lanpostua (001 kodea, 1 dotazioa), ez delako izangairik aurkeztu.

Bigarrena.– Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 28a.

Zuzendaria,

7IÑAKI VICUÑA DE NICOLÁS.


Azterketa dokumentala