Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2006ko uztailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3777

AGINDUA, 2006ko uztailaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazteko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko maiatzaren 15eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (ekainaren 5eko EHAA, 105. zk.), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Jesús María Eizmendi Zialtzeta jauna Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buru izendatzea. Lanpostua: 2779. kodea, 3. dotazioa.

Bigarrena.– Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 4a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala