Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
3760

EDIKTUA, desahuziorako 115/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, XXXXX XXXXXX XXXXXX eta Carmen de la Rosa Palomok eskatuta, desahuziorako 115/06 hitzezko judizioa bideratu da, Angel Acosta Garciaren aurka. Judizio horretan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpurua eta epaitza:

435/06 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta seiko ekainaren hogeia.

José Manuel Grao Peñagaricanok, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko magistratu epailea denez, epaitegi honetan bideratutako 115/06 autoak ikusi ditu, XXXXX XXXXXX XXXXXX jaunak eta Carmen de la Rosa Palomo andreak eskatuta, Arbe prokuradore jauna prokuradore eta Germán Herreros jauna letradu dutela, Ángel Acosta García jaunaren aurka (auzi-iheslaria).

EPAITZA

Baietsi egin dut osorik Arbe prokuradore jaunak XXXXX XXXXXX XXXXXX eta Carmen de la Rosa Palomoren izenean aurkeztutako demanda, Ángel Acosta García jaunaren aurkakoa (auzi-iheslaria). Beraz, deklaratu egiten dut indargabetutakotzat alderdiek izenpetutako errentamendu-kontratua eta, era berean, bidezkoa dela epai honetako lehenengo aurrekarian azaldutako funtsatik demandatua botatzea. Bertatik botatzeko zehaztutako eguna 2006ko irailaren 5a izango da, 10:30ean, baldin eta demandatuak epaia errekurritzen ez badu eta demandatzaileak PZLb-ko 549. artikuluan ezarritako moduan hala eskatzen badu.

Jakinaraz bekio hau ediktu bidez demandatuari (PZLb, 497.2 artikulua).

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztekoa den idazki baten bidez egin beharko da, Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluan ezarritakoaren arabera. Bestalde, epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatu beharko du demandatuak, idatziz, Lege horren 449.1 artikuluaren arabera ("Prozesuak berarekin botatzea badakar, demandatuari ez zaio apelazio-errekurtsorik onartuko (…) baldin eta, errekurtsoa prestatzen duenean, idatziz egiaztatzen ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordaindu dituela").

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen testigantza egin beharko da autoei eransteko.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Eta demandatuari, Angel Acosta Garcia jaunari, behar bezala jakinarazteko balio dezan, zedula hau egin eta sinatzen dut, Donostia-San Sebastián, bi mila eta seiko ekainaren hogeita bata.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala