Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3719

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean (Araba) farmazia bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazteko dena.

Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean (Araba) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da, martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluan agindutakoa betez (166/1999 Dekretua, farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzekoa).

Farmazia hartzeko interesa duten botikariek leku hauetan lor ditzakete espedienteari, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko argibideak:

– Osasun Saila, Donostia-San Sebastián kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea, 35, Donostia-San Sebastián.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia, 81, Bilbao.

Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideei 218,85 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 9a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala