Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3716

IRAGARKIA, Errenteriako farmazia eskualdean (Gipuzkoa) farmazia bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Errenteriako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat % 50ean eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Farmazia hartzeko interesa duten botikariek leku hauetan lor ditzakete espedienteari, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzko argibideak:

– Osasun Saila, Donostia kalea, 1 (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea, 38, (Vitoria-Gasteiz).

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea, 35, (Donostia-San Sebastián).

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia, 81, (Bilbao).

Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Farmazia-bulegoa hartzeko eskabideei 218,85 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 31.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala