Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
3715

IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2006ko ekainaren 12an emandako Ebazpena Francisco Javier Arcos Morán jaunari jakinarazteko dena.

2006/4-D zenbakiko zehapen-espedientean, Joko eta Ikuskizun zuzendariak 2006ko ekainaren 12an emandako Ebazpenaren bitartez, beherago zehaztutako isuna ezartzen zaio Francisco Javier Arcos Morán jaunari –NAN: 16280517-J; helbidea: Martin Salinas plaza 2, Vitori-Gasteiz-, hain zuzen ere, Ikuskizun Publiko eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 34.j) eta 33.a) artikuluetan aurreikusitako falta arin baten egilea eta erantzulea dela-eta. Isuna: hirurehun euro.

Interesdunari aipatu zehapen-ebazpena jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin izan da egin jakinarazpena, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoa betetzearren, iragarki hau ematen da argitara. Bestalde, honako hau ere jakinarazten zaio interesdunari: administrazio-bidea amaitzen ez duen aipatu ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Herrizaingo sailburuordeari, iragarki hau argitaratzen den egunetik harako hilabeteko epearen barruan hain justu ere.

Zehapenari dagokion zenbatekoa beherago zehaztutako banku-kontuetariko batean sartu beharko da, zehapen-espedientearen zenbakia adierazita.

2097/0178/13/0010960765, Caja Vital Kutxa, Gasteizko bulego nagusia.

2095/0631/51/9101163091, Bilbao Bizkaia Kutxa, Kale Nagusia 23ko bulego nagusia.

2101/0381/04/0010772283, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Garibai kaleko bulego nagusia.

Gorago adierazitako borondatezko epearen barruan ez bada ordaintzen zehapeneko zenbatekoa, premiamendu bidez eta interesdunaren ondaretik jasoko da delako kopurua, halaxe xedatzen da-eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 26a.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URIEN.


Azterketa dokumentala