Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
3712

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Kirolaren Euskal Eskolaren funtzionamendurako beharrezko lanak egiteko enpresa baten zerbitzuak kontratatzeko (K-35/2006 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kultura Saileko Kirol Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: K-35/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Sortakako eta zenbakikako banaketa: ez da aurreikusten.

c) Lan-esparrua: Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan Kirol Zuzendaritzak zehaztutakoa, pleguetan adierazitakoaren arabera.

d) Lana burutzeko epea: 2006ko abenduaren 31 baino lehen bukatu behar da, betekizun teknikoen pleguan adierazten den moduan.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: kontratu osoaren gehieneko aurrekontua laurogei mila (80.000,00) eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, "O" eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 07.

e) Faxa: 945 01 95 31.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko uztailaren 26a, 12ak arte.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia eta Finantza Kaudimena: finantza-erakundeek emandako txostena.

– Gaitasun teknikoa: kontratuaren betearazpenaren erantzukizuna duten pertsonen titulazio akademikoaren bidez egiaztatuko da. Enpresako langileen titulazio akademiko minimoak honako betekizunak izango ditu:

Garatu beharreko edukiak	Titulazioa

Kudeaketa akademikoa.	Kaudimen teknikoa kontratuaren betearazpenaren erantzukizuna duten pertsonen titulazio

Ikuskaritza eta txostena.	akademikoaren bidez egiaztatuko da. Zentzu horretan, kudeaketa akademikoa, ikuskaritza eta txostena,

Ebaluazioa eta txostena.	eta ebaluazioa eta txostena garatzeko enpresak proposaturiko pertsonetako bik Jarduera Fisiko eta Kirol

	Zientzietan lizentziatu titulazioa, edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura,

	edo baliokidea, Jarduera Fisiko eta Kirol arloan graduondoko tituluarekin osatuta, dutela egiaztatu

	beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko uztailaren 26ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal aurkeztuko dira: "A", "B" eta "C", berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko abuztuaren 1a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan.

11.– Iragarkien gastuak: 383,05 euro; esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala