Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
3696

EBAZPENA, 2006ko ekainaren 19koa, Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2006ko lehenengo deialdia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketetarako 2006ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2006ko otsailaren 28ko Aginduaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 62. zk., 2006ko martxoaren 29koa), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Onetsi egitea ehizan jarduteko gaitasuna eta ezagupenak egiaztatzeko 2006ko lehenengo deialdiko azterketak gainditu dituzten izangaien zerrendak. Zerrenda horiek lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek egin dituzte.

Bigarrena.– Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar daitezela agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 19a.

Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria,

MARTÍN ASCACIBAR GREGORIO.


Azterketa dokumentala