Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2006ko uztailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3689

AGINDUA, 2006ko ekainaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Sail honetan goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat hutsik dagoenez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Lanpostuan aritzeko eranskinean adierazten diren eskakizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidali beharko dituzte, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

Izangaiek, aurrekoez gain, lanpostua betetzeko beharrezko

diren eskakizunak eta agertutako merituak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Nolanahi ere, nahi beste argitalpen, txosten edo bidezko iritzitako edozein agiri aurkeztu ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik aurrera.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 23a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (1001. kodea, 81. dotazioa).

Lekua: Kabinetearen Zuzendaritza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoa: C1 edo D1.

Maila: 18.

Berariazko osagarria: 8.189,88 euro.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 1994-10-31.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrarien kidegoko edo Administrari Laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan eta seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, aipatutako kidegoetako funtzionarioak nahitaezko eszedentzian, beste administrazio publiko batean lanean, funtzio-gabetuta edo borondatezko eszedentzian badaude, jarduneko zerbitzura itzuli ahal izango dira prozedura honen bidez, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

– Administrarien kidegoari edo administrari laguntzaileen kidegoari dagozkion jardueretan urte bat edo urte biko lan-esperientzia izatea.


Azterketa dokumentala