Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2006ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
3666

EBAZPENA, 2006ko maiatzaren 19koa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, EAEko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osakideak aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2005eko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, egiaztagiria eman zitzaion Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari (martxoaren 17ko EHAA, 53. zenbakia).

Farmaziako Zuzendaritzak eskaera egin du Komiteko kide bat kendu eta beste kide bat sartzeko. Beraz, EAEko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduaren 3. eta 7. artikuluetan xedatzen denarekin bat etorriz (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia), hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua den Ana González-Pinto Arrillaga andrea, berak hala eskatuta, EAEko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoko kide izatetik kentzea.

Bigarrena.– Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua den Purificación López Peña andrea, Komite Etikoko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denean izango du eragina.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko maiatzaren 19a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala