Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2006ko uztailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3663

AGINDUA, 2006ko ekainaren 28koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, 96/1994 Dekretuaz ezarritako markoaren barruan, 2006ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia argitara emateko dena. 96/1994 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak jartzea eta daudenak hobetzea sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira.

Otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak jartzea eta daudenak hobetzea sustatzeko diru-laguntzen programa finkatzen da. Dekretu hori, bestalde, uztailaren 1eko 160/1997 Dekretuaz aldatu zen.

Horretaz gain, otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuaz bigarrenez aldatu zen otsailaren 22ko 96/1994 Dekretua; eta hala, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan jasotako beste elementu formal batzuk sartu ziren, hain justu ere, nahitaez bete behar direnak. Legegintza dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen.

Otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuko 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da: hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2006ko ekitaldirako deialdia egitea eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.

Horrenbestez, aipatutako Dekretuko 11. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2006ko ekitaldiari dagokionez, otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egitea da arau honen xedea; izan ere, dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak jartzea eta daudenak hobetzea sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira. Dekretu hori, bestalde, uztailaren 1eko 160/1997 Dekretuaz eta otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuaz aldatu zen.

Helburu hori betetzearren, guztira, 3.379.030,00 euro erabiliko dira, 2006ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori ahitutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietakoren bat gertatuz gero, horren berri jakinaraziko da Berrikuntza eta Energia sailburuordearen ebazpenaren bidez.

2. artikulua.– Otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuaz eta uztailaren 1eko 160/1997 Dekretuaz otsailaren 22ko 96/1994 Dekretua aldatu zen. Bada, dekretu horretan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, eskatzaileen honako betekizunak konplitu beharko dituzte:

1.– Erreferentziako dekretuko 6. artikuluan eta horrekin bateragarri direnetan xedatutakoaren arabera onuradun izatea.

2.– Aipatu dekretuko 11. artikuluan galdegindako agiriak eta eskabidea aurkeztea, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzan, edo Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Historikoetako lurralde-bulego egokian, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetan.

3. artikulua.– 1.– Eskaerak behar bezala bete ez badira edo eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu ez bada, interesatuari 10 egun balioduneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko eta falta den dokumentazioa aurkezteko; halaber, eskatzaileari jakinaraziko zaio, gauzak horrela egiten ez baditu, eskabidea bertan behera utzi duela esan nahiko duela (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 71.1 artikulua).

2.– Aurkezten diren proiektuak egoki ebatzi eta ebaluatzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beharrezko informazioa eta agiriak eska diezazkieke eskatzaileei; eta arau honetan espresuki aurreikusi gabekoari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutakoa aplikatu beharko da.

4. artikulua.– 1.– Otsailaren 22ko 96/1994 Dekretuan, hots, Euskal Autonomia Erkidegoan industria-enpresetan kalitatea kudeatzeko sistemak jartzea eta daudenak hobetzea sustatzeko diru-laguntzen arautzen dituen Dekretuan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskabidea aurkezteko epea: deialdi hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2006ko urriaren 31n bukatuko. Dekretu hori, bestalde, uztailaren 1eko 160/1997 Dekretuaz eta otsailaren 17ko 25/1998 Dekretuaz aldatu zen.

2.– Deialdi argitaratu eta hurrengo egunetik hara sei hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman ez eta jakinarazi ere, bere eskabidea ezetsitzat jo beharko du interesatuak; nahiz eta, eskatutako diru-laguntzari dagokionez, organo eskudunak berariazko ebazpena emateko obligazioa izan.

5. artikulua.– Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariari dagokio ez-betetze espedienteak hastea eta ebaztea.

6. artikulua.– Deialdi honen aurka berratertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epearen barruan, eman duen organoaren aurrean, edo, bestela, zuzenean inpugnatu ahalko du administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, halaxe agintzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 28a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala