Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2006ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bilboko Udala
2534

IRAGARKIA, honi buruzkoa: hasieran onartzea Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa, murriztapen-guneak berriro mugatzeko, banketxe eta aseguru-bulego berriak jartzeko Metroaren Basarrate eta Sarrikoko irteeren inguruan.

Udalak 2006ko martxoaren 30ean egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen besteak beste (esp. 051034000018):

Lehenengoa.– Hasieran onartzea Hiri Antolaketarako Egitamu Orokorraren aldaketa, murriztapen-guneak berriro mugatzeko, banketxe eta aseguru-bulego berriak jartzeko Metroaren Basarrate eta Sarrikoko irteeren inguruan. Proiektua Udaleko zerbitzu teknikoek egin dute.

Bigarrena.– Herritarrei horren berri emateko hilabeteko aldia hastea, iragarkiak argitaratuta iragarki-taulan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Bizkaiko egunkaririk zabalduenetako batean, tartean daudenek euren alde egoki deritzeten arrazoibideak aurkez ditzaten. Administrazio espedientea eta agiri teknikoak euren eskueran daude Hirigintza eta Ingurumen Saileko Planeamendu Sailataleko bulegoetan (Udaletxearen alboko eraikineko 4. solairuan).

Hirugarrena.– Aurrerantzean eraginpeko aldean lizentziarik ez ematea, halaxe ezartzen baitu Egitamu Orokorren Egokitzapenari buruzko urriaren 16ko 16/1981 Erregearen Lege Dekretuaren 8. artikuluak.

Laugarrena.– Proiektu hau behin-behinekotzat joko da alegazioak aurkezteko jarri den epean alegaziorik aurkezten ez bada. Administrazio-espedientearen fotokopia eta agiri teknikoen bost kopia, behar den moduan eginbidetuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hirigintza Sailera bidaliko dira, hala badagokio, behin betiko onar dezan.

Bosgarrena.– Erabaki honen berri ematea Ipar Kutxaren izenean diharduen Xavier Sagredo Ormaza jaunari, eta egiaztagiria egitea, Lizentziak, Kudeaketa eta Eraikuntza Erregimen sailataletan eragina izan dezan.

Bilbao, 2006ko apirilaren 7a.

Udalbatzarreko idazkari nagusia.

JON ZABALA BASTERRA.


Azterketa dokumentala