Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2006ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
2533

IRAGARKIA, "A-625 errepidean Luiaondoko saihesbidea egiteko proiektua" gauzatzeko eragiten zaien ondasun eta eskubideen zerrenda zabaltzeko dena.

Diputatuen Kontseiluak, martxoaren 28an egindako bilkuran, 222/2006 zenbakiko Erabakia onartu du. Horren testuak honela dio:

"A-625 errepidean Luiaondoko saihesbidea egiteko proiektua" gauzatzeko eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda handiagotzea.

Diputatuen Kontseiluaren azaroaren 17ko 962/1992 Foru Dekretuaren bidez, "A-625 errepidean Luiaondoko saihesbidea egiteko proiektuak" eragindako ondasun eta eskubideen bana-banako zerrenda zehatza behin betiko onartu zen, eta aipatutako proiektuak eragindako ondasun eta eskubide guztiak okupatu beharra erabaki zen.

Plangintza, Proiektu eta Obra Zerbitzuak agerian jarri du Luiaondon, A-625 errepidearen mendebaldeko mazelean, luizia finkatzeko obrak egiteko lur-eremu bat ere eraginpean hartu beharra dagoela. Horren okupazioa presazkoa da, berehala finkatu behar den mazela bateko luiziaren ondoriozko larrialdiko obra denez gero, eta horren ondorioz beharrezkoa da Erabaki honen eranskinean adierazten den jabetza pribatuko lur-zorua okupatzea.

Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 15. artikuluak okupazioa zabalagotzea eta hedatzea aurreikusten du eta okupatu beharreko ondasunen artean aurreikus daitekeenez delako obra edo helburua handiagotzeko ezinbestekoak direnak sar daitezke, desjabetzea dakarren helburu, obra edo zerbitzuari loturik geratzen direla iritziz.

"A-625 errepidean Luiaondoko saihesbidea egiteko proiektua"ren gaia den ekintza 1987-1998rako Euskal Herriko Errepide Plan Orokorraren barruan jasotzen da. Beraz, Euskal Herriko Errepide Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, aipatutako ekintzan inplizitutzat jotzen da okupazioaren presazkotasuna, eta desjabetze espedientea Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 52. artikuluan aurreikusitako prozeduraren bidez izapidetu daiteke.

Ondorioz, bidezkoa da desjabetzea presazko prozeduraren bidez izapidetzea eta eragindako ondasun eta eskubideen titularrei berehala dei egitea okupazioaren aurreko aktak egiteko ekintzara, A-625 errepidearen mendebaldeko mazelean luizia behin betiko finkatzeko lanak ahalik eta presa handienaz hasteko.

Arabako Foru Aldundiak eskumena du Arabako errepideen plangintza eta proiektugintzarako eta errepideak egin eta aldatzeko, Autonomia Erkidego Osoko Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeak 7.a.8. artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Errepideei buruzko ekainaren 25eko 20/1990 Foru Arauak 8. artikuluan diotenaren arabera. Eskumen hori betetzeko, Foru Aldundiak beharrezko ondasunak eta eskubideak desjabetu ahal izango ditu, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 2.1. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Erakunde honen barruan, desjabetzearen ondorioetarako herri-onurakotzat jotzea berekin daramaten proiektuak eta desjabetzeak eragindako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onartzeko eskumena duen organoa Diputatuen Kontseilua da, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Lege Araubideari buruzko abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauaren 8.26) artikuluan ezarritakoaren ondorioz.

Horiek horrela, Herrilan eta Garraio Saileko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko egunean egindako bilkuran gaia aztertu ondoren,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– "A-625 errepidean Luiaondoko saihesbidea egiteko proiektua" gauzatzeko eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda erabaki honen eranskinean zehazten direnekin handiagotzea.

Bigarrena.– Eragindako ondasun eta eskubideen desjabetzea Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 52. artikuluan araututako presazko prozeduraren bidez izapidetzea.

Hirugarrena.– Desjabetze honen gastuei aurre egiteko 270,90 euroko kreditu atxikipena egitea, 2006 ekitaldirako luzatutako Arabako Foru Aldundiaren 2003ko Aurrekontuaren 50-31 lerroaren kontura (105-897/000 06.5.06).

Laugarrena.– Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritzari eskatzen zaio ordaindu dezan I. eranskinean jasota dagoen finkari dagokion balio justua, lehen aipatutako lerroaren eta erreferentziaren kontura, betiere, Desjabetzeen Atalak kopuru hori ordaintzeko egindako proposamen-txostena aurkeztu ondoren eta legean ezarritako epeen barruan."

Horren berri ematen da ezaguna izan dadin eta ondorioak izan ditzan, eta jakinarazten da egintza honek administrazio bideari amaiera ematen diola, eta haren aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dela Euskal Herriko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, argitalpena edo, hala badagokio, jakinarazpena egin ondorengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hala ere, egokia iritziz gero, lehenago berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, egintza hau agindu duen erakunde beraren aurrean. Errekurtso hori, aurkatutako egintza argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi ondorengo egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan jarri beharko da. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, ebazpen adierazia eman arte, edo, jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespena gertatu arte (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluak).

Halaber, aipatutako proiektuak eragindako eskubideen titularrari okupazioaren aurreko aktak edo, hala egokituz gero, behin betiko okupazioko aktak egiteko ekintzara dei egiten zaio.

Egintza hori, 2006ko maiatzaren 3an izango da, 10:00etatik aurrera, Aiarako Udalaren lokaletan (Araba); interesdunari horren berri emango zaio, banakako zitazio-zedularen jakinarazpena bidaliz, (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52-2 artikulua), eta aditzera emango zaio argitara emango dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59-4 artikuluan xedatu dituen ondorioetarako.

Ekintza horretara, interesatua bera azaldu beharko da, edo bere izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona bat, haren ordezkari moduan, beren titulartasunaren egiaztagiriak ekarriz (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar); gainera, egokia baderitzo, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak bere gain direla.

Halaber adierazten da, Nahitaezko Desjabetzearen Arautegiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5-1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko ezarritako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzean egin diren akatsak zuzentzeko bakarrik.

Balio beza, orobat, argitalpen honek jakinarazitzat eman daitezen jakinarazpena egiterik izan ez den pertsona eta entitate guztiak, zein diren edo nora jakinarazi behar zitzaien jakiterik izan ez delako edota, jakinarazpena egiten saiatu arren, gauzatu ezin izan delako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 59.4 artikulua).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 28a.

Herrilan eta Garraio zuzendaria,

GUADALUPE MARTÍN ARMENTIA.

LUIAONDOKO SAIHESBIDEAREN ERAIKUNTZA PROIEKTUAK A-625 ERREPIDEAN
CONSTRUCCIÓN DE LA VARIANTE DE LUIAONDO EN LA A-625

Finkaren	Titularraren izena 	Katastroko datuak		 Udala	Aprobetxamendua	Eragindako azalera m2

zk.

		Poligonoa	Etxadia	Lursaila			Behin betikoa	Behin-behinekoa	Zortasuna

N.º finca	Nombre del propietario	Datos catastrales		Ayuntamiento	Aprovechamiento	Superficie afectada m2	

		Polígono 	Manzana	Parcela			 Definitiva	Temporal 		Servidumbre

										de paso

66/100	Herederos de Marcos Urraza Orueta	3		 1022	Ayala	Belardia	90

						Pradera		


Azterketa dokumentala