Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2006ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2531

IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, "Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN)" erakunde sindikala eratzeko agiriak gordailatu direla jakinaraztekoa.

Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4.4. artikuluan ezarritakoa betez eta interesatuek, idatziz eta iragarki honen egunetik aurrera 10 eguneko epean, egokitzat jotzen dutena alegatu dezaten, jakinarazten da Joseba Xabier Alkaraz Bañales jaunak (NAN zk.: 30561719-D) "Ertzaintzaren Sindikatu Abertzale Nazionala (ESAN)" erakunde sindikalaren eratze-agiriak aurkeztu zituela, 2006ko martxoaren 21ean, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan. Eta erakunde horren eremuak honakoak dira:

Lurralde eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide eremua: izenak dioena.

Halaber, eratze-aktaren sinatzaileak ondokoak direla jasoarazten da:

Iñaki Urkijo Artaraz jauna; NAN: 22731346-D.

Enrique Hernando Mendia jauna; NAN: 30639940-F.

Luis Ignacio Aurrecoechea Echevarria jauna; NAN: 30590443-Y.

Joseba Xabier Alcaraz Bañales jauna; NAN: 30561719-D eta beste lau pertsona.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko martxoaren 22a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala