Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2006ko maiatzaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
2521

EDIKTUA, ordainketak ez egiteagatik uztarazi eta errentak erreklamatzeko 817/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: utzarazpenari buruzko hitzezko judizioa. L2 817/05.

Demandatzailea: Asunción Peña Domínguez.

Abokatua: José Antonio Figuerido Poulain.

Prokuradorea: Cristina Palacio Querejeta.

Demandatua: Evaristo Martínez Alves, Manuel Martins Pereira, Arlindo De Sousa Goncalves eta Manuel Silva Rodríguez.

Gaia: ordainketa ez egiteagatiko uztarazpena eta errentak erreklamatzea.

Aipatu judizioan, 2006ko apirilaren 25ean epaia eman da, zeinaren epaitza ondokoa baita:

EPAITZA

Onetsi egiten dut Cristina Palacio Querejeta prokuradoreak Asunción Peña Domínguezen izenean eta ordez, Evaristo Martínez Alves, Manuel Martins Pereira, Arlindo De Sousa Goncalves eta Manuel Silva Rodríguezen aurka aurkeztutako demanda.

Lehenengoa.– Etxetik uztaraztea bidezkoa dela deklaratzen dut eta indargabetu egiten dut bi aldetakoek Sestaoko Nicolás Esparza kaleko 2.eko beheko solairuko ezkerralderen gainean 2005eko urtarrilaren 15ean sinatutako alogera kontratua; beraz, kondenatu egiten ditut demandatuak etxetik alde egitera eta etxebizitza auzi-jartzailearen eskuragarri uztera. Epaiaren aurka errekurtsorik aurkezten ez bada eta auzi-jartzaileak hala eskatzen badu, 2006ko maiatzaren 22an izango da kalera botatzea, 9:15ean.

Bigarrena.– Kondenatzen ditut, halaber, demandatuak demandatzaileari era solidarioan zortzi mila eta laurehun (8.400) euroko diru-kopurua bai eta hitzartutako urteko % 12ko berandutza-interesa ere ordaintzera, erabat ordaindu arte 700 euroko diru-kopuruaren gainean 2005eko maiatzaren 16tik, 700 euroko diru-kopuruaren gainean 2005eko ekainaren 16tik, 700 euroko diru-kopuruaren gainean 2005eko uztailaren 16tik, 700 euroko diru-kopuruaren gainean 2005eko abuztuaren 16tik, 700 euroko diru-kopuruaren gainean 2005eko irailaren 16tik eta 4.900 euroko batuketaren gainean ebazpen honen egunetik.

Hirugarrena.– Kondenatu egiten ditut demandatuak era solidarioan auzi-jartzaileari ebazpen honen egunetik alokatutako etxebizitza bere esku jarri arte sortzen diren errentak ordaintzera. Epaia betearazteko aldian zehaztuko da eguna.

Bigarrena.– Prozesuko kostuak demandatuei ezartzen zaizkie berariaz.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke. Epaitegi honetan aurkeztekoa den idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan. Errekurtso horretan, bestalde, errekurritzeko borondatea adierazi beharko da eta aurkatutako erabakiak zehaztu. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa. Errekurtsoa onartu ahal izateko, epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatu beharko du demandatuak.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen ziurtagiria emango da autoetara, behar bezala bete dadin.

Evaristo Martínez Alves, Manuel Martins Pereira, Arlindo De Sousa Goncalves eta Manuel Silva Rodríguez demandatuek egun helbidea non duten ezezaguna denez, erabaki da aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharreko ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztekoa den idazki baten bidez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Interesatuek ekuragarri dute epaitegi honetako idazkaritzan jakinarazten den ebazpenaren testu osoa.

Barakaldo (Bizkaia), 2006ko apirilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala